PAISAIA KULTURALA | 1711ko kartzela

Zeraingo kartzela edo ziega, udaletxearekin batera eraiki zen 1711. urtean. Beste zerbitzu batzuen artean, beharrezko zuten garai hartan gisa honetako "txokoa" antolatzea.

Kartzelaren berezitasun nagusia, paretetako haritz-oholak dira. Haritz-egurrarekin paretak babestuz, presoak ihes egiteko arriskua gutxitzea lortzen zuten. Preso arriskutsuak lotzeko erabiltzen ziren zepo eta grilleteak ere bertan ikus daitezke.

Urte luze hauetan, kartzelak era guztietako "bisitariak" izan ditu; baita 1835. urtean minatan lan egitera ekarri ziren 26 gerra-preso ere. XX. mendean pixkanaka erabiltzeari utzi zioten eta, gaur egun, gure historiaren aztarna gisa mantentzen dugu: Gipuzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela bakarra da.

Gaur egun, kartzela, Ostatu tabernaren barruan aurkitzen da.

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier