AGENDA 21EN AHOLKUAK

Atal honen helburua astero ingurumena babesteko aholkuak sartzea da, herri mailan lantzen den Agenda 21i loturiko aholkuak, zehatz-mehatz.

 

Agenda 21eko azken aholkua

NAHASI AIREA URAREKIN: Behar dugun baino ur gehiago ateratzen da etxeko txorrotetatik. Ura aurrezteko tresnak txorrotetan jarrita, etxeko ur-kontsumoaren eta energia-kontsumoaren eraginkortasuna handituko duzu.

Aurreko aholkuak

  • SUSTATU ARLO PUBLIKOA: Ba al zenekien autobus batek auto partikular batek baino 50 aldiz espazio gutxiago eta 3 aldiz erregai gutxiago behar dituela bidaiari bakoitzeko? ERABILI GARRAIO PUBLIKOA ZURE JOAN-ETORRIETAN.
  • HONDAKINAK: Ez joan esku-hutsik dendara. Pentsatu al duzu inoiz plastikozko zenbat poltsa erabiltzen dituzun erosketak etxera eramateko? Ba al zenekien plastikozko poltsa batek 150 urte behar dituela desagertzeko? Eraman beti etxetik zure poltsak.
  • GARRAIOA: Berotegi-efektuko gasen igorpenen eta egungo gizarteko sedentarismo-arazoen eragile nagusietako bat autoaren erabilera da. ERABILI ZEURE MOTORRA.
  • URA: Ba al zenekien tanta dariola dagoen txorrota batek urtean 9.000 litro ur inguru botako dituela isurbidetik? TANTA BAT ERE EZ GALDU

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier