GOIERRIKO ESKUALDEA | Aratz-Aizkorriko parke naturala eta Santiago bidea

Parke Naturalaren basoetan zehar ibiliz, Otzaurtetik hasi eta gero (A-1etik edo Zegamatik joan gaitezke) eta San Adrian kobazulo ospetsua (Errege Bidea) gurutzatu eta gero, Santiagoko bidearen Kantauri aldeko bidea osatzen zuen erromatarren kaltzada zaharra aurkituko dugu (egun erromesek erabilitako kaltzada eta kaltzada zaharraren zatiak mantentzen dira); Aizkorri mendia igo edo Urbiako zelaien lasaitasunaz goza dezakegu. Otzaurtetik behera Zegama aurkituko dugu, Parke Naturalaren atea; herrian zeharreko ibilbidean Tomás de Zumalakarregi Karlisten jeneralaren mausoleoa eta Gipuzkoako Gurutzerik zaharrena duen eliza, baseliza, etxe historiko, errota ezberdinak eta Egurraren Interpretazio Zentroa ikusiko ditugu; azken zentro hau, autogidatutako ibilbide desberdinen abiapuntua da, Aratz-Aizkorri kultura-paisaiaren inguruko gaikako panelak dituztenak (30'tik sei ordura arte).

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier