PAISAIA KULTURALA | San Blas ermita

Aparteko ingurunean, haritz arbolez inguraturik eta herri kaskotik gertuko gain batean dago San Blas ermita. Euskal Herriko ermita guztiak bezalatsu, umil adina dotore, XVII. mendetik zeraindarren otoitz, eskari eta erromeria leku izan da. Hain zuzen ere, eztarriko minaren aurka babesteko San Blas eguneko janarien bedeinkapen-ospakizuna ermita honetan egiten da.

Aldarea, ur bedeinkatu ontzia, koru txikia eta nola ez, "mudejar" erako barandaila dira San Blas ermitan ikus ditzakegun edertasunetariko batzuk. Kanpoaldean dagoen Jexux Jauregiren "Ilargiaren bideak" burdinazko eskultura ere ikusgarria da.

Ermita eta bere inguruneak leku berezia osatzen dute. Otoitza eta natura elkarlotu egiten dira toki honetan, eta lasaitasunerako txoko patxadatsua eskaintzen digu.

San Blas Ermita

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier