PAISAIA KULTURALA | Esperientziak

Burdinaren mendian, mineral bila

Mendeetan zehar burdina ustiatu da Zeraingo Aizpeako meategietan. Ustiaketa honen ondorioz, gaur egun paisaia berezi bat garatu da: BURDINAREN LURRETAKOA. Esperientzia honetan parte hartzen duten bisitariek, Burdinaren ustiaketaren inguruko historia eta honi loturiko hainbat elementu ezagutzeaz gain, Burdinaren Mendian zehar ibilaldia eginez bertako landaretza eta fauna ezagutzeko aukera izango dute. Ibilaldiaren amaieran, Alemanen garaiko ustiaketa harrobietara sartu eta burdin minerala lortzeko aukera eskainiko da. Bisitaldiaren amaieran, garai bateko meatzariek behin baino gehiagotan egin ohi zuten indoaba jaba egingo da.

Bisita guztiaren iraupena (bazkaria barne): 6 ordu.

Herri kirolak, bola jokua

Bolo jokoaren usadioa Euskal Herrian oso zabaldua dago, hala ere zenbait jokatzeko era desagertzear daude. Basina Zerain eta Seguran, Gipuzkoako bihotzean, Euskal tradizio hau bizirik dirau eta zalantzarik gabe ezagutzea eta gozatzea merezi du.

Bolari iaio batek erakutsiko dizkizu ahalik eta bolo kopuru handiena botatzeko trikimailuak eta teknika. Eta usadioak dioen moduan zenbait proba egin ostean eskuratutako trebetasuna txapelketa batean parte hartuz erakutsiko beharko duzu, honen helburua ondo pasatzea denez irabazten baduzu ongi eta galduz gero hobeto.

Eta tradizioarekin jarraituz, bukatzeko modurik hoberena, nola ez, bertako produktuekin, gazta eta sagardoarekin hamaiketako eder bat egitea da. Azken finean, bolo jokoaren xarma bere osotasunean ezagutuko duzu.

ERRESERBAK burutzeko klikatu HEMEN

Bisitaren iraupena (otordua barne): 2 ordu t´erdi.

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier