PAISAIA KULTURALA | Gazta eta Sagardoaren Mendia

Zerainen paisaiaren edertasuna naturak emandako opari bat da. Gizakiak bizilekutzat hartu zuenetik ordea mendeetan zehar beste paisaia bat landu eta bertako aparteko paisaia kultural berezia sortu da, herri honen, zeraindarron kultura eta bizimoduari atxikia.

Zeraingo herriaren ekimen berri bat martxan da. Proiektu gaur egungo merkatuaren azterketa egin ondoren eta turismo arloan gastronomia geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela ikusirik sortu da. Helburu nagusia da Zeraingo bi produktu izarrak lotzea, hau da, GAZTA eta SAGARDOA lotzea. Azten batean, Zeraingo Herri Museoaren osagarri izango den produktu turistiko berria sortu da, ondare naturala eta ondare kulturala bat eginda.

Ibilbide turistikoak eta esperientziak

Bi produktu izar ditugu Zerainen: Sagardoa eta Idiazabal gazta. Bi produktu hauen ekoizpen prozesua nolakoa den eta produktuak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko du esperientzia honek. Sagardotegi eta gaztandegietako instalakuntzak ikusi, garaian ekoizten den produktuaren ekoizpen prozesua bertatik bertara ezagutu eta produktua dastatzeko aukera eskainiko da.

Ekoizpen prozesua ikusteaz gain, panel, bideo, eta beste hainbat materialen bidez prozesua eta produktua hobeto ezagutzeko aukera emango da. Bi produktuak lotuko dira eta amaieran, produktuen ezaugarri, mantentze datu, erabilera, azaltzen dituen eskuorria emango zaie partaideei.

Gainera, bisitariaren partaidetza zuzena izango da bai produktua dastatzerako orduan bai eta produktuaren ekoizpenean partehartzeko garaian ere.

Garoa edo Basazabalgo gaztandegiek gaztaren ekoizpenaren prozesua ikusteko aukera eskainiko digute.

Herri Museoan Zeraingo historia, kultura, ohiturak... ezagutaraztera emango dira; Zerain, betidanik nekazaritza eta abeltzantzari oso lotua egon den herrixka bat bait da.

Gazta dastaketa ikus entzunezko batekin hasiko da. Gazta eta sagardoaren Mendiako gozagunean Herriko lau artzain ezberdinen Idiazabal gaztak dastatzeko aukera eskainiko da. Aldi berean, gazta ezberdinen ezaugarri eta zapore ezberdinez gozatzeko aukera eskainiko zaio bisitariari.

Sagardo dastaketa sagardogintzari buruzko ikus entzunezko batekin hasiko da. Gazta eta sagardoaren Mendiako gozagunean Herriko bi sagardotegietako sagardoak dastatzeko aukera eskainiko da. Aldi berean, sagardo ezberdinen ezaugarri eta zapore ezberdinez gozatzeko aukera eskainiko zaio bisitariari.

Oiharte sagardotegiko instalazioetan barrena sagardoa egiteko prozesua erakutsiko duen bisita gidatua egingo da. Bertan, Sagardoa nola egiten den azalduko da eta bisita kupeletako sagardo dastatzearekin amaituko da.

Amaitzeko bazkari edo afari bat egingo da herriko sagardotegietako batean.

ERRESERBAK burutzeko egin klik HEMEN



EGUTEGIA
Nahiz eta experientzia urte osoan egiteko aukera izan, bisitaldia aldatzen joango da garaiaren araberan:

- Urria eta azaroan sagardoa nola egiten den ikusteko aukera eskainiko da.

- Urtarriletik ekainera gazta nola egiten den.

Gainerako hilabeteetan instalakuntzak bakarrik bisitatuko dira.


ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier