PAISAIA KULTURALA | Geoaizkorri

GEOAIZKORRI, geologia eta paisaia interesgarriak

Aizkorri-Aratz mendilerroak paisaia bikaina marrazten du, bai Gipuzkoatik begiratuta, baita Arabatik begiratuta ere. Aizkorri-Aratz Parke Naturalean aurkitzen ditugun 3 gune azpimagarri hauek Geoaizkorriren ondare anitz eta aberatsaren erakusleiho dira: .

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Oñati.

Burdinaren Mendia, Zerain

Gatzamuseoa, Leintz-Gatzaga

Hiru toki xarmangarri hauek Gipuzkoako bailara menditsuen historia ezagutzeko leku paregabeak dira. Beraien ezaugarriak direla eta, Euskal Herriko Geologia Interesdun Lekuen zerrendan aurkituko ditugu eta Urbiako Zelaigune, Aitzuloko koba eta Arantzazuko arroilekin batera Aizkorri-Aratz Natur Guneko geodibertsitatearen islada dira, ezagutu beharreko altxor naturalak.

Kultur ondarea ere aipagarria da Geoaizkorrin. Duen aberastasun geologikoari esker, gizakiak hainbat bizimodu bitxi garatu izan ditu bertan, meatze ustiaketak zein gatzaren produkzioan oinarrituak, besteak beste.

GEOAIZKORRI egunpasa antolatzeko informazio gehiago nahi baduzue, Zeraingo Turismo Bulegoarekin kontaktuan jar zaitezte.

Geoaizkorri-ren inguruko informazio gehiago, geoaizkorri sare sozialetan.

Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier