PAISAIA KULTURALA | Geoaizkorri

GEOAIZKORRI, geologia eta paisaia interesgarriak

Aizkorri-Aratz mendilerroak paisaia bikaina marrazten du, bai Gipuzkoatik begiratuta, baita Arabatik begiratuta ere. Aizkorri-Aratz Parke Naturalean aurkitzen ditugun 3 gune azpimagarri hauek Geoaizkorriren ondare anitz eta aberatsaren erakuslehio dira: .

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Oñati.

Burdinaren Mendia, Zerain

Gatzamuseoa, Leintz-Gatzaga

Hiru toki xarmangarri, Gipuzkoako bailara menditsuen historia ezagutzeko. Beraien ezaugarriengatik Eskal Herriko Geologia Interesdun Lekuen zerrendan aurkituko ditugu eta Urbiako Zelaigune, Aitzuloko koba eta Arantzazuko arroilekin batera Aizkorri-Aratz Natur Guneko geodibertsitatearen islada dira, ezagutu beharreko altxor naturalak.

Kultur ondarea ere aipagarria da Geoaizkorrin. Duen aberastasun geologikoari esker, gizakiak hainbat bizimodu bitxi garatu izan baiditu bertan, meatze ustiaketak zein gatzaren produkzioan oinarrituak. .

Geoaizkorri-ren inguruko informazio gehiago, geoaizkorri sare sozialetan

Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier