GOIERRIKO ESKUALDEA | Goierri hiritar eta monumentala

Hasteko, Ordiziara joko dugu. D'elikatuz Zentroak, Barrenetxe etxean kokatua, Goierri Eskualdeko eta Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroak hartzen ditu, ezinbestekoak biak eskualdea eta Euskadiko gastronomia ezagutzeko; 1512an hasitako azoka asteazkenero ospatzen da: Goierriko baserritarren nekazal eta abere produktuetan espezializatua, turismo balio handiko ekitaldia bilakatu da (ostiral arratsaldetan ere kalitatezko produktuen azoka egiten da). Multzo historiko-monumentala izendaturiko alde zaharra bisita dezakegu baita ere. Ondoren Beasainera joango gara, Igartza Multzo Monumentala bisitatzera: jauregia, errota, burdinola, ostatua, baseliza, zubia eta gurutzadura; Erdi Aroko biztanleen kokaleku ereduaren adierazle bikaina. Egun hau Lazkaon bukatuko dugu, Lazkanotarren Jauregia, Bernardatarren monasterioa, Benediktarren monasterioa eta Lazkao Txiki bertsolari famatuaren estatua ikusiz.

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier