ZERAINGO OSTATUAK | Harizti Erdi aterpetxea

Harizti-erdi aterpetxeak 1997tik adin guztietako bisitariak hartzen ditu etxean bezala. Zeraingo herri-gunean bertan dago eta 44 lagunentzako lekua du: 24 lagunentzako gela bat, 6ko bat, 3ko lau gela eta biko beste bat, bakoitza bere bainugelarekin.

Era askotako bisitaldiak hartzeko prestatua dago aterpetxea: ingurugiro-programak, barnetegiak, kirol taldeen egonaldiak, ikastetxeetako irteerak, turistak... Bisitari bakoitzak aukerako ekintza-eskaintza du beti aukeran, betiere Zerain eta inguruetako ingurunearekin lotuta. Gainera, adin bakoitzari egokitutako dibulgazio didaktikoak lantzeko aukera ere badu.

Lasai-lasai Zeraingo inguruak ezagutu nahi dituenarentzat atseden leku aparta.

Helbidea: Herriko plaza z/g. E-20214 Zerain (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943-801505
E-mail: turismobulegoa@zerain.com

 

 

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier