PAISAIA KULTURALA | Herri museoa

 Kultur etxean kokatzen den museo etnografikoari Herri Museoa ere deritzo. Museoaren helburu nagusia Zeraindarren bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea da: garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meatzaritza garaitik igarota, gaur egunera arte.

Tematika desberdinetan sailkatuta, tresna, altzari, lanabes, dokumentu eta bestelako objektuak biltzen dira. Guzti hauek, herritarrek borondate osoz eskainitako objektuak dira. Hortaz, Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan dela esan daiteke.

ERRESERBAK burutzeko klikatu HEMEN

ORDUTEGIA:

URRIAK 1etik MARTXOAREN 31ra

Astelehenetik ostiralera: 10.30 - 13.30

Larunbat, igande eta jai egunetan: 11.00 - 14.00

APIRILAREN 1etik IRAILAREN 30ra:

Astelehenetik ostiralera: 10.30-13.30 eta 15:30-18:30

Larunbat, igande eta jai egunetan: 11.00-14.00 eta 16:00-19:00

Bisita gidatua egiteko Zeraingo Turismo Bulegora hurbildu zaitezte.


 

 

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier