ZERAINGO BERRI

I. SEGURA - ZERAIN MENDI LAISTERKETA

1. Helburua

Goierriko mendi lasterketen kopa egitea, lasterketa horietara eta ingurura, goierrira alegia, jendea, bai parte-hartzaile eta baita ikusle ere, erakartzeko.

2. Lasterketen datu teknikoak:

Ibilbideak:

Luzea: 20 - 26 km artean

1200 - 1700 m d+

Motza: 10 - 17 km

600 - 900 m d+

3. Araudia:

-Ligan parte hartzeko goierritarra den edozeinek egin dezake (Goierri behea eta Goierri garaiako herritarrak).

-Trail distantzia edo sprint distantzia aukeratu daiteke, baina luzera bakoitzak bere sailkapena edukiko du, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere.

-18 urte azpikoek sprint distantzian aritu ahalko dira soilik.

-Ligako sailkapenerako lasterketa bakoitzaren denboratatik aterako dira.

-Sailkapenak puntuazioaz aterako dira:

•1.go postua 50 puntu

•2. postua 48 puntu

•3. postua 46 puntu

•4. postua 44 puntu

•… 25. postua 2 puntu.

•Hortik gorakoak puntu bana.

-Lasterketa bakoitzaren ondoren ligaren sailkapena argitaratuko da lasterketa ezberdinen bitartez.

-Ligaren sailkapenean liderra dena hurrengo lasterketaren izenematea doan izango du.

-Sailkapenaren lidergoa duen lasterkariak Liderraren kamisetarekin egin beharko du korri, lidertza hori galdu arte (salbuespenak banaka aztertuko dira).

-Ligaren sailkapen orokorra eta sariak Ligaren azkenengo lasterketan emango dira. 2016 urtean hau Axari trailek egingo du.

-Sailkapenaren kategoriak:

•Gizonezko orokorra trail ( +18 urte )

•Emakumezko orokorra trail ( +18 urte )

•Gizonezko orokorra sprint

•Emakumezko orokorra sprint

4. Lasterketa parte-hartzaileak:

2016 urtean 4 lasterketek osatuko dute liga hau:

-LEHARREI ( Gabiria ): apirilaren 9an

-SEGURA-ZERAIN: maiatzaren 7an

-UZ TRAIL: maiatzaren 28an

-AXARI TRAIL: Irailaren 11an

5. Lasterketa guztietatik hiru puntuazio hoberenak izango dira kontuan Trail distantzian eta bi hoberenak Sprint distantzian.

6. Puntuazio berdinketa ematen den kasuetan hurrengo irizpideak desegingo dute:

-Lasterketa gehien egin dituena.

-Berdindutakoek koinziditzen duten karreratako denborak gehitu eta gutxien daukana.

-Berdindutakoek koinziditzen duten karreratako postu hoberenak lortutakoak.

7. Sariak:

Lau sari egongo dira materialean, nahiz eta garaikurrak sailkapen bakoitzeko hiru onenentzat egongo den.


Itzuli

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier