ZERAINGO OSTATUAK | Irrien lagunen aterpetxea

Familiei eta lagun taldeei zuzenduta: Asteburuetan, Euskal Herriko familiei eta taldeei, gure pertsonaiekin egun batzuk pasatzeko eta gure baloreetan oinarritutako jardueretan parte hartzeko aukera emango diegu. Horretarako programazio ezberdinak proposatuko ditugu.

Prezioak:

Ostiral iluntzetik ( bi gau, bi gosari, bi bazkari, afari bat eta hiru ekintza): haurrek 94 € eta helduek 102€.

Larunbat goizetik (gau bat, gosari bat, bazkari bat, afari bat eta hiru ekintza): haurrek 76 € eta helduek 81€.

Larunbat arratsaldetik (gau bat, gosari bat, bazkari bat, afari bat eta bi ekintza): haurrek 63€ eta helduek 69€.

Ikastetxeei eta elkarteei zuzenduta: Bi edo hiru eguneko egonaldiak. Interesgune ezberdinak lantzeko aukera izango dute: ura, animaliak, erdi aroa, Euskal Herriaren historia, udaberria, etab. 

Prezioak:

2 eguneko egonaldiak 50 € haur bakoitzeko (BEZ barne) eta irakasleek 23,50€. Programan, egonaldiaz eta otorduez gain, hiru ekintza eta gau-bela bat sartzen da.

3 eguneko egonaldiak 84 € haur bakoitzat (BEZ barne) eta irakasleek 47 €. Programan, egonaldiaz eta otorduez gain, bost ekintza eta bi gau-bela sartzen dira.

Helbidea: Herriko plaza z/g. E-20214 Zerain (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943-801505
E-mail: turismobulegoa@zerain.com

 

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier