PAISAIA KULTURALA | Bolatokia

Euskal Herrian tradizio handia duen jokoa da bola-jokoa eta Zerainen ere oso zabalduta dago. Garai batean, bederatzi bolatoki zeuden herrian sakabanatuta, baina garrantzitsuena Herriko Plazakoa da.

Jokoaren funtsa bolatokiaren barrenean dauden bederatzi "birlak" bide erdian dagoen "txaparroa" jo gabe botatzea da. Jokalari bakoitzak bost saiakera egiten ditu eta hauetan "birla" gehien botatzen duena izango da irabazlea.

Bolak oholaren gainean arrastaka doanean ateratzen duen soinuak herritar nahiz bisitariak liluratzen jarraitzen du.


ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier