PAISAIA KULTURALA | Larraondoko zerrategia

Denboran zehar, Euskal Herrian uraren indarrari erabilera ugari eman zaio eta Zeraingo Larraondoko baserrian ere, zerrategiko lanak egiteko uraren indarraz baliatzen ziren.

1890. urte inguruan eraikia, Larraondoko zerrategia Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatu izan da. Gaur egun ere, eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak mantentzen ditu.

Zerrategiko lana Larraondo baserriko biztanleek burutzen zuten, baserriko lanaren osagarri zen batez ere negu-udaberri garaian lan egiten baitzen bertan.

1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari. Geroztik, erreka bazterrean iraun du isilean baina, oraindik ere, bere mekanismo zaharkituak lanean ikus daitezke.

ERRESERBAK burutzeko klikatu HEMEN

ORDUTEGIA

Bertaratu nahi duen edonork asteburu eta jaiegunero eguerdiko 12etan, Zeraingo Turismo Bulegora gerturatu besterik ez du (gainontzeko egunetarako aurrez hitzordua hartu behar izaten da). Nahi izanez gero, segidan, Aizpeako meategietara jarraituko du bisita gidatuak.

Informazio gehiago

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier