Zerainen biziberritzean eta herrigintzan berebiziko garrantzia izan duen herritarren elkartea da. Izatez, ehiztari eta bolarien elkartea da, gaur egun elkarte gastronomiko ere dei geniezaiokeena. Zeraingo erdi-gunean dauka egoitza, 1962. urtean sortu zen eta momentuan 80 bazkide inguru ditu. Urtean zehar zenbait ekintza antolatzen ditu Liztormendi elkarteak; besteak beste, tute eta mus txapelketak, bolate txapelketa, ardo katak… Lagunartean eta mahai bueltan une atseginak igarotzeko parada eskaintzen duen elkartea da.