GASTRONOMIA | Mandio jatetxea

Belar ondu, artaburu eta sagarrak pilatzetik hutsik egotera iritsi zen arren, bizitasunez bete da berriro: eguneko menua, bazkalondoko kafea, lagun arteko karta jokoa, arratseko baxoerdia edo terrazako freskagarria hartuz, giro ederra topatuko duzu.

Baserrietako sukaldeetan betidanik aurkitu ditugun jaki tipikoak dastatzeko aukera paregabea eskaintzen du Mandio Jatetxeak. Jaki hauen artean ezin dugu bertan oso ohikoa den indoaba ahaztu. Negua iristearekin bat, eta hotzari aurre egiteko asmoz, asteburuetan Zeraingo Indoaba edo Tolosako babarruna dastatzeko aukera eskaintzen du. Otorduak amaitzeko, Zeraingo artzainek egindako Idiazabal gazta eta herriko baserrietako sagarrekin egindako Sagar dultzea hautatuz gero ez zaizu damutuko.

  • Helbidea: Herriko plaza z/g. E-20214 Zerain (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: +34 943-801705
  • Berezitasunak: Eguneroko menua eta pintxoak.
  • Kontaktua: Aldabe Zerbitzu Turistikoak
  • Oharra: Astelehenetan itxita.


ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier