GOIERRIKO ESKUALDEA | Mitologia gunea eta Aralarreko parke naturala

Hasteko, Aralarreko Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa bisitatuko dugu Lizarrustiko gainean (Ataundik barrena); Aralar mendilerroan zehar ibilbide askoren abiapuntua da (Lareoko urtegia inguratzen duena barne, 90'). Bueltatzerakoan Ataunen geldituko gara, hiru auzotan (San Martin, San Gregorio eta Aia) zatitzen den Gipuzkoako udalerririk luzeena; San Gregorion Sara Etxea topatuko dugu (Joxemiel Barandiaran antropologoaren bizilekua) eta, euskal kulturaren aitaren bizitza eta lana ezagutzeko, ezinbestekoa da Mitologiaren Museoa bisitatzea auzo horretan ere, laster irekiko dena; halaber, Ataun, ibaiaren ondoan doan ibilbidea eginaz ezagut dezakegu: Lazkaotik hasi eta Ataungo Ergoiena auzoraino doa (2 ordu). Zaldibia da Aralarreko Parke Naturalaren beste ateetako bat: Arkaka auzoan, Uraren Interpretazio Zentroa dago eta mendi ibilbide askoren abiapuntua ere bada.

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier