PAISAIA KULTURALA | Herri museoa

 Museo txiki honek Goierriko herri honen bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea du helburu.

Atal desberdinetan, herriaren prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte. Orain gutxi, gainera, museoko eduki guztiak era digitalean azaltzen dituen ikus-entzunezko multimedia berritzailea jarri dute bisitarien ikusgai.

Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan da, erakusgai denak borondate osoz eskainiak izan direlako sortu baita.

ERRESERBAK burutzeko klikatu HEMEN

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera: 10.30 - 13.30 eta 15.30 - 18.30

Larunbat, igande eta jai egunetan: 11.00 - 14.00 eta 16.00 - 19.00

Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu.


 

 

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier