ZERAINGO OSTATUAK | Natur eskola

Zerain Paisaia Kulturalaren barnean kokatuta dagoen natur eskola da. Bertako ingurunea helburua betetzeko toki ezin aproposagoa da: Zeraingo txokoen aberastasunak natura eta ingurumena lantzeko aukera paregabea eskaintzen ditu.

Natur Eskolaren helburu nagusia Zeraingo paisai kulturalaz baliatuz, bertako ondare, ohitura zein natur ingurunea ezagutzea da. Azken finean, naturara eta baserriko mundura gerturatuko gaituzten ekintzez osaturiko hezkuntza programa eskaintzen da. Gai hauek jorratzeko modua ingurumen hezkuntzan oinarritzen da.

BURUTU DAITEKEEN HEZKUNTZA PROGRAMA:

  • Bisita gidatuak: Museo Etnografikoa, 1711ko kartzela, Larradaondoko zerrategi hidraulikoa eta Burdinaren Mendia (Aizpea meategia)

  • Ibilbideak: Zeraingo herri ibilbidea, Burgomendiko ibilbidea eta Meategi-Zerrategi ibilbidea

  • Tailerrak: Gaztagintza, erle tailerra, talo tailerra, ogi tailerra, animalia tailerra, sendabelar tailerra eta bola-jokoa

    PREZIOAK:

    Bi eguneko egonaldia ( gau bat, 2 otordu, gosari bat eta hiru ekintza): ikasleek 37€ eta irakasleek 25€ (BEZ barne).

    Hiru eguneko egonaldia (bi gau, 4 otordu, bi gosari eta 5 ekintza): ikasleek 69€ eta irakasleek 49€ (BEZ barne).

    Hezkuntza programa erabat moldagarria da ikastetxearen nahietara.

    Helbidea: Herriko plaza z/g. 20214 Zerain (Gipuzkoa)
    Telefonoa: (+34) 943 80 15 05
    E-mail: turismobulegoa@zerain.eus

     

  • ZERAIN ERAIKI








    Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
    Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier