ZERAINGO BERRI

"Nola txertatu jendearen iritzia herri erabakietan?" Saioa

Nola txertatu jendearen iritzia herri erabaietan?" saioa egingo da apirilaren 26an

2012ko azaroan izandako Zerain Herri Eredua topaketaren ondorioz hiru lan-ildo nagusi definitu ditugu

(Ikusi hemen txostena)

Horietan lehenengoari heldu nahi diogu orain, erabakiak hartzeko moduaz hausnartzeko.

Hala, "Zerain Herri Eredua II: Nola txertatu jendearen iritzia herri erabakietan?" izenburupean espazio irekiko formatoarekin saioa egingo da apirilaren 26an Kultur Etxean, 16:00etatik 20:00etara. Ondoren, nahi duenak Ostatun afaltzeko aukera izango du, norberak ordainduta.

Besteak beste, ondoko galderei erantzuten saiatuko gara:

Nola hartu behar ditugu erabakiak Zerainen?

Zer ordezkaritza da balekoa?

Nola eta zeinek burutu behar dira gero erabakiok?

Zer erabaki behar da esparru bakoitzean (udal ordezkarien taldea, komisioak, herri batzarra,...)?

Herri batzarrak: zertarako egin behar ditugu? Nola antolatu behar ditugu?

Nolako arauak behar lituzkete? Noiz egin behar genituzke?

Komisioak: zer egin behar dugu eraginkorragoak eta betegarriagoak izan daitezen?

Erreferendumak: noiz? zertarako? nork hartu behar du horiek antolatzeko ardura eta lana?

BIDEOA

BIDEOA


Itzuli

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier