Lau urtez behin, udal hauteskundetarako udal ordezkariekin batera hautatzen da kultur elkarteko lehendakaria. Honekin batera, beste udal ordezkari bat eta beste hainbat taldetako kideen batzorde bat osatzen dute: Adinekoak, Guraso Elkartea, Liztormendi elkartea, gazte, Kristau Elkarte, herritar, etab. Urtean hainbat kultur ekitaldi antolatzeaz gain, urtez urte galtzen joan diren beste hainbat ohitura berreskuratu, ikastaroak antolatu eta abar egiten ditu.