GASTRONOMIA | Oiharte sagardotegia

Oiharte sagardotegiak bertoko sagarrarekin egindako kalitatezko sagardo naturala dastatzeko aukera eskaintzen du.

Jateko, berriz, sagardotegiko ohiko menua du: bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta eta postre gisa intxaurrak, Idiazabal gazta eta sagar dultzea.

2006an ireki ziren Oiharteko ateak sagardotegi gisa. Hala ere, aurrez, nekazalturismo bezala garai bateko sukaldeko goxotasunarekin lan ugari egin dute.

Oihartek aukera paregabea eskaintzen du lagun talde eta familia-giroan jaki gozoak eta sagardo naturala dastatzeko, urte osoan zehar.

  • Helbidea: Irukate Auzoa 20.214 Zerain (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: +34 943 50 10 13 / +34 686 29 91 58
  • Kontaktua: Haritz Eguren.

 

Informazio gehiago

 


ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier