GASTRONOMIA | Otatza sagardotegia

XIX. mende hasieran eraiki zenetik, Otatza baserrian beti izan dute dolarea. Euskal Herriko kantauriar isurialdeko baserri askotan bezala, Otatzan ere etxerako egiten zuten sagardoa. 1995. urtean, beren sagardoak zuen onarpen zabala ikusita, sagardogintzak pisua hartu zuen baserriko langintzan, eta gaur egun, baserriko jarduera nagusia izatera iritsi da.

Urte guztian mimo handiz zaintzen dituzten sagastietatik ateratzen diren errezil, txalaka eta urtebete izeneko sagarrak erabiltzen dituzte. Otatzako sagastiak ez dira nahikoa behar adina sagardo egiteko eta Zerain eta inguruetako beste baserrietan, Unsulategi, Telletxe, Otatza Goikoa, Txoristegi, eta abarretan ekoitzitakoa ere erabiltzen dute.

Otatzako sagardoa Goierriko sagardoa da. Finagoa eta biziagoa, edan-zapore gozoxeagoa eta kolore argi oso onekoa. Betiko eran egindako sagardoa.

Txotx-garaian bazkari edo afari-mokadua eginez lagunarteko euskal giro jatorraz gozatzeko, edo etxeko mahai-gaina sagardoaren txinparta biziaz jantzi nahiz gero, Otatzako sagardotegiak aukera paregabea ematen du.

 

  • Helbidea: Otatza baserria E-20214 Zerain (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: +34 943-801757
  • Berezitasunak: Bakailao tortila, bakailao takoak piper berdearekin, idi-txuleta eta sagardoa txotxetik.
  • Kontaktua: Jose Antonio Iparragirre Mendiaraz.

 

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier