ZERAINGO OSPETSUAK | Pablo de Olavide

Pablo de Olavide y Jauregui politikari eta idazlea Peruko Lima ihiran jaio zen 1725ean eta Baezan hil 1803an. Aitona Jose de Olavide y Urrestarazu zuen, Zeraingo Olabide baserrian jaioa (geroago orube berean Udaletxea eraikiko baitzen).

Haren ideia liberalak eta Frantziako entziklopediazaleekin izan zituen harremanak zirela-eta, orpoz orpo atzetik ibili zuen Andaluziako Inkisizioa. Azken orduan, lehenagoko iritzi batzuk bertan behera utzi bazituen ere, printzipio arrazoizale eta erreformazale askori eutsi zien.

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier