PROIEKTU SOZIO-EKONOMIKOA

Zerain ez da ohiko herria. Egitura hutsaletatik harago, gure altxorrik preziatuena konpartitu eta bizi nahi duen gizon-emakume taldeak osatzen du herria.

Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Naturan dauden lehengaiak, meatza, egurra, ikatza etab. ere ustiatu izan dira bertan. Gaur egun, biztanleriari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa. Biziraupeneko ekimen hau gaurkotutako auzolanean oinarritzen da. Azken urte hauetan, kontzientzia soziala indartzeko, bizi kalitatea hobetzeko eta etorkizun ekonomikoa bermatzeko lan handia egin dute herritarrek.

Etorkizuneko proiektua Zerain Paisaia Kulturala da. Bertan natur eta giza paisaia lantzen dira, kalitatezko nekazal produktuak sustatuz eta ondare zabala (meatzegia, kartzela, museoa, etab.) berreskuratu eta ikusgai jarriz.

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier