OSPAKIZUNAK ETA JAIAK | San Blas eguna

Otsailaren 3an ospatzen da San Blas eguna. Zerainen kontatzen denez, on asko egindako gizona omen zen San Blas eta mutil koxkor bat sendatu zuen eztarrian trabatutako arrain hezur bat ateraz. Geroztik, eztarri minaren zaindari bihurtu da San Blas martiria.

Zeraindarrek San Blasen omenez eraiki zuten ermitan, egun honetan janariak bedeinkatzen dira, bai etxekoentzat eta baita ganaduarentzat ere, hauek jatean eztarriko minaren aurka babesa lortzeko.

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier