Diaporama 1996. urtean museoaren osagarri bezala sortu zen eta, gaur egun, nortasun propioa izatera heldu da. Diapositiba-emanaldi honetan, zeraindarrok gure iragana, oraina eta etorkizunean zer izaten jarraitu nahi dugun kontatzen dugu.
Bisitariaren arabera euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez nahiz katalanez ikusteko aukera dago.
Diaporamarekin batera, herri museoa bisitatzeko aukera eskaintzen du Zeraingo Turismo Bulegoak.