ZERAINGO OSTATUAK | Tellerine nekazalturismoa

Euskal Herriko paisaia ederrenak ikuskatzeko balkoia, arnasa berritu eta berrindartzeko leku aproposa da Tellerine, Aizkorriko mendikateari begirako toki lasaia.

1797. urtean eraikia, denbora tarte motzean etorkizun iluna argitzen ikusi du. 40 bat urtez hutsik eta erortzear egon ondoren, Jose Migel Arrondok eskuratu eta bere aitaren laguntzaz, hiru urteren buruan eraberritu zuten antzinako harri eta zura mantenduz.

Tellerinen sei logela bikoitz bainugelarekin, hiru egongela bi beheko surekin, gosari eta janariak eskaintzen dituzte, etxeko giro epelaz gozatzeko. Sukaldeko aukera ere badago, hala nahi bada.

Egongela: Soilik bezeroentzat
Sukaldea: Soilik bezeroentzat
Berdegunea: BAI
Animaliak: Onartutako animaliak: txakurrak (kanpoaldean)

Eraikina: Zaharberritua

Jabearen bizilekuaren kokapena: Etxebizitza berdina norberaren sarrerarekin
Langues : espagnol, basque.

Kalitate Turistikoaren Konpromezua: BAI


Helbidea: Tellerine Baserria. Aizpea auzoa. E-20214 Zerain (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943-582031
Kontaktua: Jose Migel Arrondo Irastorza.
Berezitasunak: 12 lagun

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier