ZERAINGO BERRI

ZERAINGO KULTUR ASTEA 2016

MAIATZAK 7, larunbata

Arratsaldeko 16etan: I.SEGURA-ZERAIN MENDI LASTERKETA, SANSON PROBA.

MAIATZAK 9, astelehena

Arratsaldeko 19etan Kultur etxean : Joxe Ramon Agirre “Marron” mendizalearen MONGOLIARI buruzko ikus-entzunezkoa.

MAIATZAK 10, asteartea

Arratsaldeko 19etan Kultur etxean PARTZONERIAri buruzko hitzaldia Juan Luis Moraguesen eskutik; Gipuzkoako eta Arabako partzoneria: bere eboluzioa denboran.

MAIATZAK 11, asteazkena

Arratsaldeko 19etan Kultur etxean: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK Goienerren eskutik.

MAIATZAK 12, osteguna

Arratsaldeko 19etan Kultur etxean: EUSKAL ESTATUA IMAGINATZEN azterketaren aurkezpena. Ipar Hegoa Fundazioa eta Parte Hartuz ikerketa taldearen eskutik. Hizlaria: Mikel Saratxo (EHUko irakaslea).

MAIATZAK 13, ostirala

Arratsaldeko 16.30etatik aurrera HAURREN MARRAZKI RALLYA plazan edo frontoian.

Arratsaldeko 19etan VII. PATATA TORTILA LEHIAKETA.

MAIATZAK 14, larunbata

10.30etan tailerren hasiera. 13.30etan pintxoak.

MAIATZAK 15,igandea

13.00etan Herriko Komun publikoen inaugurazio ekitaldia eliz atarian.

14.00etan Herri bazkaria. Mendarteko mahastiko zotzak sutarako erabiliz, herriko artzainen arkume jana.


Itzuli

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier